Marketina eta Publizitatea ikasten dudanetik, kaletik ibiltzen nindoanean gehiago begiratzen dut ingurura, inpirazio bila zein oraindik fijatu gabe nengoen gauzatxoak begiratzen. Horrelako batean, kaletik ibiltzen nindoala, galdera bat egin nion nire buruari; Bilbon zenbat kartel ikusi dituzu euskara hutsean? Erantzuna garbia zen; batere EZ.
Kanpotik ikusten dudana da, baina ez ahal gara gai gure komunikatzeko altxorra elkar banatzeko eskola zein ikastoletan aparte? Ematen duenez, oraindik ez.
Euskaraz sortzeak hainbat ekarpen egiten ditu eta hauek aprobetxatzean dago gakoa eta ez baztertuz. Sentikorragoa izatea adibidez, euskaldunen errepresentazioa bertan ikus daitekeelako eta horrek balorea ematen diolako.
Hitz berezi eta bakarrak ditugu, beste hizkuntzek ez dituztenak, horrek gure baitan hartu behar ditugu kanpaina izugarriak sor daitezen, erderak ezin dituenak egin eta guk aprobetxatu behar ditugunak, azken finean piratek altxorrak bereganatzen zituzten bezala, guk ere gureganatu egin beharko genuke gure altxorra; euskara.
Gure kultura hizkuntza batetik eratorrita dago eta zer hoberik kultura hura gure hitzetan egitea baino? Gure maitasunez eta izaera transmititzeko ezinbestekoa dugu euskara.
Euskal kanpaina eta pertsona sortzaileak behar ditugu, hauek erreferenteak izan daitezen, bitxi bereziak sortuz eta bitxi berriei erreferenteak eskainiz.
Lehen esan bezala, piratek bereganatzen zuten urrea, guk geure urrea parean edukita ez dugu erabili behar?
