Marketinaren inguruan beti esan ohi da saltzeko bakarrik erabil daitekeen tresna bat dela, zuk berdina uste duzu? Nire aburuz ez eta horren adibide zehatz bat ematera natorkizu. The Killers Fest.
Gazteentzako lehiaketa bat baita, bertan Publicitarios Implicados eta Nace-k hartu dute lekua aurten. Baina hau ez da lehiaketa soil bat, bertan inplikatua izatea azpimarratzen da, lehiaketa solidario bat baita. Gazteek sektorean leku bat izatea ere bultzatzen baitu eta aurten nire lagun minarekin bertan eman dugu izena, Bullying-a gutxitzearen asmoz ikastetxeetan.
Esperientzia paregabea eta aldi berean neketsua izan da, horren garrantzitsua eta konplexua den gai bati buruz hitz egitea ideia apurtzaile baten bitartez. Azkenean “Google Maps” bezalako aplikazioan oinarritutako ideia sortzailea bururatu zitzaigun, biktimei ez isiltzearen eta ahotsa altxatzen laguntzeko modua edo argibideak kaleak balira bezala txertatuta, hauek etxera bidaltzen baitzuten, beraien helmugara, etxekoekin hitz egitera eta beraiek sufritzen dutena azalera emateko.
Ideia apurtzaile eta sortzaile honekin, finalera heldu ginen, Bartzelonarantz bidaia eta gala ezberdin eta garrantzitsura. Finalean bost dupla geunden, gu barne eta espero ez genuen altxorra aurkitu genuen bertan, hirugarren postua.
Aukera itzela gertatu baitzen bertan, sektoreko profesionalekin hizketa luzeak, marketina eta publizitatearen ikuspegi sendoak eta elkarrekin gozatzeko aukera networking baten bidez.
Eskerrak besterik ematea geratzen zait, gugan konfiantza eman digutenei eta nola ez lagundu diguten irakasleei; Unai Olaeta eta Leire Sarasola. Mila mila esker!
