Zoragarria izan da eduki dudan aukera, izan ere, BIME ekitaldian bertaratu eta hainbat kontzeptu berri ikasteko aukera izan baitut, hala nola, bertako ekitaldi ezberdinetan egotea eta bertako ingurua ezagutzea. Ingurua eta ordena, bi hitz erraz esateko baina zail betetzeko.
Lehenik eta behin esan, ekitaldiaren barnean, izen potoloek hartzen dute garrantzi gehiengoa, beste izen txiki eta finak alde batera utziz. Baina izen txiki horiek ere beraien lekua behar dute, horiek BIMEko tripak baitira, horiek ekitaldiaren ordena eta ingurua mantentzen dutenak dira eta beraiek gabe ez litzateke ezer posible izango.
Nire barnean harridura piztu du jende xume horrek, BIMEko begi eta arnasgune diren horiek. Pertsona ugari eta jakintsuen artean nik argia ikusi dut, eta argi hori ikuskatzeko aukera eduki dut.
Askotan garrantzia ematen diegunei eta handitzat ditugunak ez baitira benetako heroiak, edo kasu honetan, ekitaldiaren indarra zein mamia. Bertan indarra ematen ziotenak stant bakoitzeko pertsona oro ziren, hedabide ezberdinetako pertsonak, irudi on eta bideo hoberenen bila zenbiltzatenak, aurpegi neketsuarekin eta askotan ezinegonarekin. Nola ez, ekitaldi ororen aurrean soinu frogak jarduten ibili direnei, barra atzean zerbitzari ibili direnei, garbitzaileei, guztiek dute hitza, eta bat ez da bestea baino hobea.
BIMEn alde guztietara begiratu ondoren agertzen dira argidun pertsonak, izarrak balira bezala, oroimenean gordeko dudan momentuetako bat da bertan ikustea ekitaldi baten atzean zenbat pertsonak hartzen duten parte eta askotan hitzaldia ematen duenari bakarrik txalotzen baita, atzeko lan guztia eta atzeko heroiak kanpoaldean utziz.
Horregatik gaur nik garrantzia, garrantzia kentzen diotenei ematea pentsatu dut, besteentzako lana egiten duten pertsona orori, errekonozimendu txikia izaten dutenei, atzealdeko lana egiten dutenei. Askotan bere lana baloratzen ez den arren edo gutxiesten den arren, oinarrizkoak direlako horrelako ekitaldi handi eta boteretsu bat jendearen aurrean aurkezteko eta bideratzeko. Garrantzia baitute, indarra baitute eta beharrezkoak baitira BIMEko ekitaldian ingurua eta ordena bezalako hitz zailak errazteko garaian, beraiek gabe ez litzateke posible izango aurrera ateratzea-eta.



