Badakizu zer den momentu batetik beste mutua bihurtzea eta hiztuna izatea? Ba horixe gertatu zitzaidan niri, Bilboko agentzia batzuk bisitatzeko aukera izan genuenean.

 Marketina ez baita erraza eta lan honetan murgiltzen hastean hainbat galdera egiten dizkiozu zure buruari. Sormen prozesuak edarrak baina zailak izan daitezke, hori dela eta urte honetan nituen kezka eta galdera guztiak Sirope agentziako Cristinak erantzun zizkidan. Ez jakitea ea benetan ona izan zaitezkeen, ea benetan hau den zure lekua, ea benetan orain arte egindako lan guztiak zorte onaren ondorio ez diren izan…

 Erantzun guztiak momentu batetik nire aurpegi parean nituen, bat bestearen atzetik etorri zitzaizkidan eta bi hilabeteko buru hausteen erantzunak lortu nituen bat-batean.

 Cristinak esan zuenez, sortzaile guztiok edukitzen ditugun galderak eta buruko minak izaten baitira, urteak sektorean aritu arren, prozesu latzak izaten direla, baina urteen ondorioz eta psikologoen ondorioz, hori maneiatzea errazagoa dela.

 Besteak beste, Workoholics eta Crisis agentzietan ere egon ginen. Etxean gordeko dudan Crisis liburuxka irakurriko dut, Cristinak esandakoa objektu bezala gordetzeko eta lanaren ondorio direla kanpaina izugarriak buruan edukitzeko. Lanaren barnean krisiak edukitzea normala da baina krisi horiei Cristina bat ezarri bidean.