Askok esan ohi dute marketinak saltzeko bakarrik balio duen sektorea dela, baina jendearen buruan hori egon arren, ez baita horrela eta ekintza baten bidez natorkizue horren adibide zehatz bat konpartitzera.
Azaltzera natorkizuen ekintza Europako hainbat herrialdetan gauzatu zen, baina garrantzitsuena edo ohiartzun handiena izan zuena Parisen (Frantzia) gertatu baitzen. IBM mundu mailan ezaguna den enpresak 2013an egin baitzuen, “Ideia adimentsuak hiri adimentsuagoetarako” lelopean eta bertan esaten duen bezala, hiriearentzat eta bertako herritarrentzat sorturiko kanpaina bat izan baitzen. Hirien gune ezberdinak aztertu eta erantzun bat ematen saiatu baitziren.
Esan bezala, erantzun hori emateko asmoz, kale ekintza edo kartel erabilgarriak egin zituzten hauei kurbatura bat sartuz, horiei erabilgarritasuna emateko asmoz, kasu praktiko baten aurrean jarri eta aterpeak ez zeuden lekuan kurbaturaren bitartez euri gabeko guneak sortu baitzituzten, bankurik gabeko kaleetan, kurbaturari esker esertzeko tokiak ezarri zituzten eta eskaileraz josiz zeuden lekuei berriz, kurbaturari esker, aldapak ezarri zituzten. Aipatu dudan bezala, kartelak erabilgarri egin zituzten eta hiriko herritarrei adimen hitza atxikitzean, garrantzitsuak zirela ere esan baitzieten, horrek askotan nortasunaren izaera ere areagotzen baitu.
Horrek hurrenez hurren, beste jarduera bat ekarri baitzuen, webgune batean hiriari falta zitzaizkion xehetasunak konpartitzea herritarren artean, garrantzia osoa herritarrei emanez.
Eta orain, marketina saltzeko bakarrik dela uste duzu? Nik argi daukat, ez!



